Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

TOPAKETAK 2008

Aurreko ikasturtean, ekainaren 25ean, Eskola Txikietako III. Topaketak ospatu ziren.
Balorazio positiboa jaso zen parte hartutako lagunen artean. Guztira, 132 lagun parte hartu zuten eta horietako 12 gurasoak ziren.

Topaketa honetan, lehenengo aldiz, goiz eta arratsaldeko saioak izan ziren.
Goizean zehar bi ponentzi (Roser Boix eta Nekane Otsoa), tailerrak eta Igerabide eta alabaren emanaldiak entzun ondoren, bazkaldu egin genuen.
Arratsaldean, aldiz, Roser Boix-en 2. ponentzia eta galdera–erantzunak egin genituen.

Ikusten den bezala, urtez-urte formatua errepikatu egiten da; kanpoko errealitate baten azalpena (Roser Boixek Kataluñako eskola txikietako egoera ezagutarazi zigun) eta bestalde, bertako irakasleen esperientzi desberdinen azalpena (tailerrak).
Aipamen berezia gurasoen tailerrari egingo nioke, Roserrek berak parte hartu zuen bertan eta beraien kezkak eta gogoak azaltzeko aukera izan zuten.

Tamainaren arabera, ponentzi batzuk hemen eskuratu ditzakezue, beste batzuk, berriz, irakasleen koordinatzaileari eskatu beharko dizkiozue.

Bilduma:

Hitzaldiak:

Gora

Tailerrak:

Gora

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari