Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

JARDUNALDIAK 2013

2013ko apirilaren 20ean, Eskola Txikietako III. Jardunaldiak Igeldon.

Kronika:

Aurten 3. Jardunaldiak antolatu ditugu. Eskola Txikien proiektuan jantzi eta sakondu nahirik. Apirilaren 20an, Igeldoko eskolan batetik, 55 guraso/irakasle eta bestetik 20 ume jolas txokoan elkartu ginen.
Helduok, Joxe AMIAMA eta Nora SALBOTXen ekarpenak interesagarriak entzun ondoren umeak hartu eta plazako tabernan prestatutako hamaiketako goxo/”bero”a hartu genuen –eguzkia lagun- ekintza borobiltzeko.
2012ko jardunaldietako balorazioetan adierazitako kezketatik abiatu gara aurtengoa antolatzeko: sakontzea eskola txikietako hezkuntza proiektuan eta eskola-guraso arteko harremanetan. Asmo honekin, behar genuen perfila egoki betetzen zutelako, Amiama eta Norarengana jo genuen.

Joxe Amiama Ibarguren.
Irakasle ikasketak egin ostean hainbat urtetan Atzegin lanean aritua. Ondoren psikopedagogian lizentziatu eta familiaren gaian sartuta ordundik. HUHEZIn irakasleen formazioan aritua. Egun EHUko irakaslea, familia zein irakasleen formatzailea.

Nora Salbotx Alegria.
Magisteritza eta psikopedagogiako ikasketak ditu, baita hezkuntza landa eremuan graduondoa ere, besteak beste. Maisu-maistren formazioan aritua da hainbat erakundetan. IKTak, landa eremuko eskolak eta hizkuntza idatziaren gaiak joratzen dituen artikuluak zein liburu bat idatzitakoa. Rosa Sensat pedagogi sarian finalista 2001ean eta Irrien Lagunak Saria 2012an. Egun, Amaiurko eskolako txikien gelako maixtra eta zuzendaria.

Partaideen balorazioak oso positiboak dira, beraz, orain 3 urte hasitako ibilbide honi jarraipena emateko asmoa dugu.

Adierazitakoaren adierazgarri, hemen, argazki batzuk eta nahi izan ezkero laburpentxoa (pdf - 68KB).

jardunaldiak 2013 jardunaldiak 2013 jardunaldiak 2013

Egitaraua-deialdia: dokumentua (pdf - 105KB)

Gora

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari