Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

JARDUNALDIAK 2012

2012ko apirilaren 21ean, Eskola Txikietako II. Jardunaldiak Ikaztegietan.

Kronika:

Guraso zein irakasleei zuzendutako II. jardunaldiak izan dituzte asteburu honetan, Ikaztegietan, Gipuzkoako eskola txikietako guraso elkarteen koordinakundearen eskutik (GETGEK).

Aurten, gainera, Gipuzkoako eskola txikien festaren 25.urteurrena izateagatik, gonbidatu berezia izan dute Kataluniatik etorria: Roser Boix, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea eta Irakasleen Formakuntza Fakultateko dekano ordea, Eskola Txikietan aditua.
Eskola Txikiak desberdinak dira metodologia eta antolakuntzari dagokionez, eta, Roser-ek azpimarratu du gizarteak gutxi dakiela adin-aniztasunean oinarritutako pedagogia darabilen eskola-mota honen inguruan, eta, askotan, gutxietsita dagoela.

Roser-en hitzaldi nagusiaren ondoren, beste bi hizlari bikainek hartu dute hitza. Juan Carlos Alonso psikologoak eta Joxe Amiama unibertsitateko irakasleak hurrenez hurren ondorengo gaiei buruz hitz egin dute: “Nola landu heriotza haurrekin” eta “Nire seme-alabaren arrakasta eskolan: Familia eta Eskolaren arteko harremanak, aldagai inportantetariko bat”.

Gipuzkoako 26 eskola txiki ordezkatzen dituen GETGEKen helburu nagusietako bat gurasoen heziketa da, eta helburu hori bete nahian lehengo urtean antolatu zituzten, lehen aldiz jardunaldiak. Jasotako erantzunarekin oso pozik daude, parte hartzea handia eta ona izan delako, eta, gurasoak formatzeaz gain, haien arteko harremanak sendotzen dituelako.
Seguraski, horrexegatik amaitu zuten jardunaldia guztiok batera mokadutxo bat hartzen.

Egitaraua-deialdia: dokumentua (pdf - 105KB)

Gora

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari