Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak
aurkezpena

ESKOLA TXIKIETAKO EZAUGARRIAK

  • Eskola publikoa eta herrian edo auzoan dagoen bakarra.
  • Euskalduna.
  • Sei ikasgela edo gutxiago duen eskola.
  • Talde txikiak.
  • Adin desberdineko haurrak gela berean.
  • Elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
  • Herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena.
  • Naturarekin harreman zuzena.
  • Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen duena.
  • Irakasle eta gurasoen arteko harreman estua.

ESKOLA GURASOENTZAT

  • Umeak herrian geratzen dira.
  • Klaseak bukatu eta eskolaz kanpoko iharduerak bertan izatea.
  • Irakasleekiko gertutasuna sentitu.
  • Eskolako proiektuetan parte hartu.
    FAMILIA BERRIENTZAT:
  • Umeak herrikoak izatea.
  • Eskolaren dinamikan parte hartzea.
  • Eskolaren bidez herriko dinamikan parte hartzea.

ESKOLA HERRIAREKIN

  • Eskola herriari begira eta herria eskolari begira: ekitaldiak (antzerkia, ihauteriak, olentzero, eskola-eguna, Santa Ageda, festak..).
  • Bizitza eta bizipoza.
  • Biztanleria mantendu emigrazioa saihestuz.
  • Interkomunikazioa: herriko baloreen transmisioa, zurearekin identifikatzeko aukera (identifikatuz gero herrian bizitzeko gogoa).

ESKOLA TXIKIEN SAREA

Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987 urtean abiatu zen. Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartu eta lanari ekin zion kalitatezko hezkuntza ziurtatu nahian.

Gora

ZER DIRA? NON DAUDE?

Herri txikietan (landa eremuak) dauden eskolak dira.

Herriko ume guztiak bertan eskolarizatuta daude eta adin ezberdinetako taldeetan biltzen dira. Hau da, eskolan 6 unitate (gela) baino gutxiago daudela Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko.

Gipuzkoan, egoera honetan, koordinadundeko partaide, 26 eskola daude.

ESKOLA TXIKIEN KALITATEA

Eskola Txikia gaur eguneko eskola da, modernoa. Eskola bakoitza komunitate txiki bat da non ikasle bakoitzak bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakienekin.

Eskolarik hoberena herrian dagoena. Eskola herrian bertan izateak umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan eragina du.

Herri baten altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak. Izan ere, jakinduriaren, hezkuntzaren eta elkarbizitza zoriontsu baten lehen urratsak haurtzaroan eraiki behar dira.

Gure haurrak gure herrian nahi ditugu, gure giroan eta gure hizkuntzan haziz eta heziz, gure herrikoak izateaz harro senti daitezen.

Pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten agenteen artean eskola erakunde garrantzitsu bat da, bai umeen artean, baita helduen artean ere. Herri txikietan, hain zaila egin ohi den integrazio horretan eskolak, bidea erraztuz, lan garrantzitsu bat egiten du.

Gora

NON GAUDE: TESTUINGURUA

Eskola Txikiak landa eremuan kokatuta daude, eta harreman zuzena dute naturarekin. Herri txiki zein auzoetan daude. Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da toki horietan.

Eskola publikoak dira (eta herri edo auzoko eskaintza bakarra), hots, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean  daude. Eskola euskaldunak dira, eremu horietan euskara baita eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da oraindik toki horietan. Euskal kulturaren hainbat alderdi oso errotuak daude herri eta auzo txiki horietan, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota, bolatokia, bertsolaritza, kantugintza...

Adin desberdineko ikasleak hartzen dituzte eskola horiek, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.

Eskola Txikietako irakasleek eta gurasoek hartueman estua dute. Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek. Udalaren inplikazioa ere oso garrantzitsua dela deritzogu herri eta auzo txiki hauen eguneroko bizitzarako.

Eskola Txikienarteko harremanak ugariak dira, eta, taldearen izaera indartzeaz gainera, zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du.

Gora

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari