Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

2014eko festa Bidania-Goiatzen, ekainaren 8an

Lehenengo Eskola Txikietako Festa Bidania-Goiatzen ospatu zen 1988an, eta "eskola txikiak bizirik" leloa izan zuen.
Orain, 27 urte geroago, berriro jaioterrira, Bidania-Goiatzera, itzuliko da. Bertako herritarrek oso indartsu hasi diote festa hori eta urte guztiko ekitaldiak antolatzeko lanari, oso berezia baita beraientzat. Izan ere, 1988an herrian hasi zen mugimendu hark oraindik bizirik eta indartsu jarraitzen baitu.

2014ko Eskola Txikien Festaren berri emateko, honako webgune hau prestatu dugu: http://txinkorta2014.blogspot.com.es/

QR kodea bloga ikusteko

Gurekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara, mesedez: txinkorta2014@gmail.com

Logotipoa

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi genizkieke 2014ko Eskola Txikietako logotipoa egin zuten 37 herritarrei. Guztira 40 logotipo izan ziren aurkeztutakoak eta horietatik aukeratu zena goragoan duzue.

Egilearentzat logotipoaren esanahia honakoa da:
“Irudi honen bidez umeen esku markez osatutako gurpil bat irudikatu nahi izan da. Ume guztiek egin izan duten keinu sinple baina esanguratsuzkoa, gurpilak ez diezaion biratzeari utzi. Gainera esku horiek anitzak dira, ezberdinez osatuak. Esku marka berriez bete ditzagun eskola txikiak nahiz herri txikiak urte luzez.”

Gora

Maskotak

festaren maskotak

Bidania-Goiatzen ospatuko den 2014ko Gipuzkoako Eskola Txikien festarako bi maskota egin ditugu:

  • Txinko:
    Orain dela 27 urte Bidania-Goiatzen jaio zen panpina da. Bere izena, Bidania-Goiatzen dagoen Txinkorta menditik dator eta gainera, orain dela 12 urte herrian egin zuten eskolaren izena ere bada Txinkorta. 1988an egin zen lehenengo Gipuzkoako Eskola Txikien festako kartelean eta ondorengo beste batzuetan agertzen zen panpina da, Iñaki Epelde artista tolosarraren eskutik. Aurten Iñaki zendu da eta bide batez gure esker onak eskeini nahi dizkiogu. Urte batzuetan, Txinko presentziarik gabe egon gara, baina datorren urtean festa bere jaioterrian denez, berriro agertu da.
  • Eskua:
    2014ko Bidania-Goiatzeko festako logotipoaren parte da. Bertan agertzen den eskuetako bat da, gurpilari bira ematen diotenetako bat. Izan ere, logotipo horren esanahia horixe da, umeen esku markez egindako gurpilak inoiz ez diezaiola utzi biratzeari. Gainera esku horiek anitzak dira, ezberdinez osatuak.
Txinko eta Eskua maskotak uztartuz lortu nahi duguna bi festak lotzea da. 1988tik 2014ra arte egin den lana ezberdinen, anitzen, guztien… artean egin bata. Azken urteetan egin den bezala eskuak zabalik daude edozeinentzat eta denon arteko elkarlanean gurpilak biratzen jarrai dezala beste horrenbeste urtez.

Gora

Denon argazkia

denon argazkia

Ikusi argazkia tamaina handiagoan

Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta familikoak agertzen diren argazkia.

Gora

Errealakin

denon argazkia

Ikusi argazkia tamaina handiagoan

Real Sociedad Fundazioari esker, apirilaren 24 goizean Zubietara joateko aukera izan zuten Bidania-Goiaztarrek.
Bertan Errealaren entrenamendua ikusi, taldekideekin egon eta argazkiak ateratzeko aukera izan zuten.

Entrenamendua hasi aurretik Realeko jokalariekin argazkia atera zuten Bidania-Goiaztarrek, ekainaren 8an bertan ospatuko den Eskola Txikien Festari babesa emateko.

Herritarrok Errealeko taldekideak eta Fundazioa eskertu nahi ditugu horrelako goiz zoragarria pasarazteagatik!!

Errealak bere web-gunean jarri duen albistea: http://www.realsociedad.com/document/view/eus/0/174304/real-sociedad-fundazioa-colabora-con--eskola-txikien-festa-

Gora

Zozketak

2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikien ZOZKETA BIKAINAK!!!

Boletoak ondorengo lekuetan dituzue salgai: http://txinkorta2014.blogspot.com.es/p/boletoak.html

ZORTE ON!!!!!

zozketak

Gora

Mendi eguna

Mendi eguna Bidania-Goiatzen, maiatzak 11 igandea, animatu zaitezte!

mendi eguna

Gora

Prentsaurrekoa

Atzo, maiatzak 29, ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko degun Eskola Txikien festari buruz prentsaurrekoa (pdf - 471KB) eman genuen. Hona hemen argazki batzuk:

Segidan dituzue komunikabide ezberdinek momentuz argitaratu dituzten albisteak:

TOLOSALDEKO ATARIA:

"Zahar eta gazte, gonbidatuta zaude!" - Asier Imaz - Tolosaldeko Ataria

28 KANALA:

Eskola Txikien Jaia ekainaren 8an Bidania Goiatzen

ETB 1: GAUR EGUN EGUERDIA - 33. minututik aurrera:

Bideoa: 2014.05.29. Gaur Egun | EITB nahieran | Telebista eta irratia nahieran

ETB 2: TELEBERRI MEDIODIA - 41,30 minututik aurrera:

Vídeo: 29.05.2014. Teleberri | EITB nahieran | Telebista eta irratia nahieran

Gora

Kartela, triptikoa, egitaraua

Hona hemen ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko dugun Eskola Txikien festaren kartela eta triptikoa egitarauakin kartela

triptikoa 1.aldea

triptikoa 2.aldea

ikusi triptikoa handiagoa (pdf - 1MB)

Gora

Animatu eta zabaldu!

EKAINAREN 8AN BIDANIA-GOIATZERA!!! Ni bertan izango naiz eta zu?? Animatu eta zabaldu zure lagunen artean...

KATXIPORRETAk ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko den Eskola Txikien Festaren inguruan egin du gonbidapen bideoa...

Atxikipenak. Euskal Herriko 3 pertsonaia ezagunek animoak bidaltzen dizkigute: Xabier Euzkitze, Zuhaitz Gurrutxaga eta Jaime Otamendi

Bidania-Goiazko Txinkorta eskolara Euskadi Irratiko unitate mobila etorri da eta Faktoria saioan zuzeneko bat emateko aukera izan dugu. Entzuteko aukerarik ez baduzue izan, hemen duzue aukera (hasieran iragarki bat azaltzen da baina seitun ikusiko dezute "iragarkia itxi" testua):

Gora

Festa eguna

Bidania-Goiazko antolakuntzaren izenean MILA ESKER (pdf - 386KB).

XXVII. Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna irudietan: argazkiak eta bideoak.

Gure festaren inguruan komunikabideek atera dituzten albisteak.

Gora

Azken bideoak

BIRAKA ILUSIOAREN IBILBIDEA Bideo honetan 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako urte guztiko ibilbidearen historia kontatzen da. Bidelagun izan zaituztegun guztioi eskeinia.
Zorionak eta eskerrik asko!

EKAINAK 8Bideo hau 2014ko ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatu zen Gipuzkoako Eskola Txikietako festaren laburpena da. Ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ibili ziren guztiei eskainia.
Mila esker!

Gora

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari