Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

2014eko festa Bidania-Goiatzen, ekainaren 8an

Lehenengo Eskola Txikietako Festa Bidania-Goiatzen ospatu zen 1988an, eta "eskola txikiak bizirik" leloa izan zuen.
Orain, 27 urte geroago, berriro jaioterrira, Bidania-Goiatzera, itzuliko da. Bertako herritarrek oso indartsu hasi diote festa hori eta urte guztiko ekitaldiak antolatzeko lanari, oso berezia baita beraientzat. Izan ere, 1988an herrian hasi zen mugimendu hark oraindik bizirik eta indartsu jarraitzen baitu.

2014ko Eskola Txikien Festaren berri emateko, honako webgune hau prestatu dugu: http://txinkorta2014.blogspot.com.es/

QR kodea bloga ikusteko

Gurekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara, mesedez: txinkorta2014@gmail.com

Logotipoa

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi genizkieke 2014ko Eskola Txikietako logotipoa egin zuten 37 herritarrei. Guztira 40 logotipo izan ziren aurkeztutakoak eta horietatik aukeratu zena goragoan duzue.

Egilearentzat logotipoaren esanahia honakoa da:
“Irudi honen bidez umeen esku markez osatutako gurpil bat irudikatu nahi izan da. Ume guztiek egin izan duten keinu sinple baina esanguratsuzkoa, gurpilak ez diezaion biratzeari utzi. Gainera esku horiek anitzak dira, ezberdinez osatuak. Esku marka berriez bete ditzagun eskola txikiak nahiz herri txikiak urte luzez.”

Gora

Maskotak

festaren maskotak

Bidania-Goiatzen ospatuko den 2014ko Gipuzkoako Eskola Txikien festarako bi maskota egin ditugu:

  • Txinko:
    Orain dela 27 urte Bidania-Goiatzen jaio zen panpina da. Bere izena, Bidania-Goiatzen dagoen Txinkorta menditik dator eta gainera, orain dela 12 urte herrian egin zuten eskolaren izena ere bada Txinkorta. 1988an egin zen lehenengo Gipuzkoako Eskola Txikien festako kartelean eta ondorengo beste batzuetan agertzen zen panpina da, Iñaki Epelde artista tolosarraren eskutik. Aurten Iñaki zendu da eta bide batez gure esker onak eskeini nahi dizkiogu. Urte batzuetan, Txinko presentziarik gabe egon gara, baina datorren urtean festa bere jaioterrian denez, berriro agertu da.
  • Eskua:
    2014ko Bidania-Goiatzeko festako logotipoaren parte da. Bertan agertzen den eskuetako bat da, gurpilari bira ematen diotenetako bat. Izan ere, logotipo horren esanahia horixe da, umeen esku markez egindako gurpilak inoiz ez diezaiola utzi biratzeari. Gainera esku horiek anitzak dira, ezberdinez osatuak.
Txinko eta Eskua maskotak uztartuz lortu nahi duguna bi festak lotzea da. 1988tik 2014ra arte egin den lana ezberdinen, anitzen, guztien… artean egin bata. Azken urteetan egin den bezala eskuak zabalik daude edozeinentzat eta denon arteko elkarlanean gurpilak biratzen jarrai dezala beste horrenbeste urtez.

Gora

Denon argazkia

denon argazkia

Ikusi argazkia tamaina handiagoan

Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta familikoak agertzen diren argazkia.

Gora

Deestination EH

2013/09/26

Kaixo lagunok!!

Orain dela 10 egun esan genizuen moduan, Euskadi Gaztea Irratiko "Destination EH" lehiaketan parte hartu genuen. Lehiaketa horretan gure herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria, Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo den herria aurkezteko ere. Lehiaketak bi sari paregabe zituen, bata epaimahaiaren saria (1.000€) eta bestea entzuleena (1.500€).

Orduan, Bidania-Goiatz bideoaren aldeko botoak eskatzen genizkizuen. Gaurkoan aldiz, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Guztion lanari esker Bidania-Goiatz bideoak entzuleen saria irabazi baitu, 1.500€. Oso oso gustura gaude, 2236 boto jaso baitugu, sinestezina benetan.

Azken egun hauetan esan dugun moduan, irabazi ditugun 1.500€-ak 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikien festa finantzatzeko erabiliko ditugu. Gauden garaia kontutan izanik, oso ondo etorriko zaizkigu, guztiena den eta guztiontzako egingo den festa hau antolatzeko.

Azkenik, berriz eskerrak eman nahiko genizkieke bideo hau botoz lagundu eta botoak eskatzen lanean jardun duten guztiei, eta noski, era batera edo bestera, bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible izango.

Mila mila esker!!

2013/09/18

Kaixo lagunok!!

Euskadi Gaztea Irratiko "Destination EH" lehiaketan parte hartu dugu. Lehiaketa horretan gure herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria, Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo den herria aurkezteko ere. Lehiaketak bi sari paregabe ditu, bata epaimahaiaren saria (1.000€) eta bestea entzuleena (1.500€).

Bidania-Goiatzeko txokoak grabatzen ibili gara eta azkenean nahiko bideo txukuna atera zaigula uste dugu. Bideo hori finalera iritsi da, 20 onenen artean sailkatuz, eta orain publikoaren saria lortzeko guztion beharra dugu. Ondorengo link-ean sartu eta gure bideoaren alde botoa emateko eskatzen dizuegu. Gure bideoak BIDANIA-GOIATZ izena du eta botoak emateko azken eguna irailaren 27a da. KONTUAN IZAN EGUNEAN BOTO BAT EMAN DAITEKEELA HELBIDE ELEKTRONIKO BAKOITZETIK.

http://www.eitb.com/eu/gaztea/destination-eh/
(Atxekitutako dokumentuan egin behar diren pausoen azalpena daukazue)

Sariren bat irabaziko bagenu, 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikien festa finantziatzeko erabiliko genuke. Horregatik guztion beharra daukagu. Lotsagabe-lotsagabe zuen botoen bila gabiltza eta zuen lagunenak, ezagunenak, lankideenak… ere ongi etorriak izango dira. Beraz, lantxo hori jartzen dizuegu.

Azkenik, eskerrak eman nahiko genizkieke, era batera edo bestera, bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible izango.

Mila esker aldez aurretik.

Nota:

Laguntza edo informazio gehiago: http://txinkorta2014.blogspot.com.es/
Edo gure helbide elektronikora mezu bat bidali: txinkorta2014@gmail.com

Gora

Neguko arropa

Bidania-Goiatz 2014koek Eskola Txikietako neguko arropa atera dute. Katalogo osoa eta polita beraien blog-ean ikus dezakezue!

Gora

Mus txapelketa

Bidania‐Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, datorren ostiralerako (abenduak 27) Mus Txapelketa antolatu dugu Dendale Jatetxean.

Ekitaldi hau Bidania‐Goiatzeko 2014ko Eskola Txikietako festaren antolatzaileok antolatu dugunez, bertan ateratzen den irabazia, 2014ko ekainaren 8an bertan ospatuko den festa finantzatzeko erabiliko dugu. Beraz, denok animatzen zaituztegu Mus‐ean jokatzera.

mus txapelketa

Gora

Bizipoza

Bidania-Goiatzekoek, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, martxoaren 22rako bi emanaldi berezi antolatu dituzte Tolosako Leidor antzokian. Emanaldi horiek "Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen" BIZIPOZA emanaldi berriak izango dira, lehenengoa 16:00etan eta bigarrena 18:30etan. Gainera, Bidania-Goiatzeko haurrak ere oholtzan izango dira pailazoekin kantatzen eta dantzatzen.

Bertako sarrerak 7 eurotan salgai jarri dituzte dagoeneko ondoren agertzen diren salmenta tokietan:

  • Alegia: Route 33
  • Bidania-Goiatz: Zugasti harategia
  • Billabona: Amasa okindegia
  • Tolosa: Orbela eta Raku tabernak

Beraz, denak animatzen zaituzte emanaldi horiek ikustera.

Gora

Porrotx bisitan

mus txapelketa

Bidania-Goiatzeko herritarrek bisita berezi bat izan zuten aurreko asteazkenean. Txinkorta eskolara Porrotx pailazoa etorri zitzaien. Ordu eta erdi inguru egon zen bertako neska-mutilekin eta bertaratu ziren guraso eta herritarrekin. Elkarrekin momentu ederra pasa zuten eta baita 4 abestu zoragarri abestu eta dantzatu ere, ondorengoak hain zuzen ere, Eskola Txikiak, Maite Zaitut, Eskuetan eta Pausoka-pausoka. Amaitzeko besarkadak eta argazkiak partekatu zituzten.

Ekainaren 8an ospatuko den Eskola Txikien festarekin loturik izan da bixita berezi hau. Horrez gain, Martxoaren 22an Tolosako Leidorren izango dira, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots eta herriko neska-mutilak ere parte hartuko dute.

Amaitzeko, Porrotxek primizia eman zuen; Eskola Txikien egunean, ekainaren 8an, bera eta bere lagun pailazo guztiak Bidania-Goiatzen izango direla.

Gogoratu, Martxoak 22ko bi emanaldietarako sarrerak salgai daudela gorago aipatutako lekuetan.

Gora

Berdintasun eguna

mus txapelketa

Gora

Mosaikoa

Eskola Txikien festaren antolakuntzatik, herriko Reviglass enpresari eskerrak eman nahi genizkioke, izan ere, 2014ko Bidania-Goiazko logotipoa baldosin txikiz egin baitu. Mosaiko eder hori Txinkorta eskolako paretean jarri dute. MILA ESKER!!!

mus txapelketa

Gora

Abestia

Martxoaren 8an; Bidania-Goiatzen, aurtengo jaiarako prestatutako abestia eta bere "making-of"-aren bideoa aurkeztu zuten.
Hona hemen abestiaren letra (pdf - 143KB).
Eta ikusi hemen bideoa. Disfrutatu eta ikasi!

Jada prest degu ere koreografia, denok ikastera!
Mila esker koreografia egin duten Ibarrako Alurr Dantza Taldeko Lorena, Maider eta Iñigori.

BIRAKA! abestiaren bideoklipa plazaratu dute Bidania-Goiatzekoek

BIRAKA! abestia oraingoan zeinu hizkuntzan "abestua". Umeek beste hizkuntza bat ere badagoela jakiteko primerakoa eta zeinu hizkuntza hau lantzen hasteko baliogarria.

Gora

Udako arropa

Bidania-Goiatz 2014koek Eskola Txikietako udako arropa atera dute. Katalogo osoa eta polita beraien blog-ean ikus dezakezue!

Gora

Bazkaria

Aurtengo Eskola Txikietako Festa gainean dugula eta, BAZKARIRAKO APUNTATZEKO garaia ere heldu zaigu.
Hona hemen deialdirako prestatu dugun idatzia (pdf - 90KB), bakoitzak zeuen beharretara moldatu dezakezuena.

Bestalde, kontutan izan beharreko data eta beste zenbait ohar (pdf - 39KB) baliagarri ere hemen.

Gora

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari