Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

2012eko festa Larraulen, ekainaren 3an

2012koa berezia izango da, 25. festa ospatuko baitugu!

Eskola Txikien festak 25 urte - Larraul 2012 (pdf - 89KB)

Festari buruz informazio osoa Larraulgo eskolako web orrian

Hemen ere zenbait informazio:

festarako sortutako bertsoa

Aurten eskola txikietako haurrek eskeintza berezi bat egingo dute, festarako sortua izan den bertsoa bat abestuko dute.
Bertsoaren doinua eta hitzak:

Eskola Txikien Festak 25 urte betetzen ditu.
Doinua: "Eguzkiak urtzen du goian"

Eguzkiak arnastu ahala
egunsentiko aidea
pauso txikitan egiten dugu
eskolarako bidea.
Herri bizitzak, plaza giroak,
eskola du zutabea
zein den luzea mende laurdena
jolas soinurik gabea.
Desberdinen artean eraikiz
jakintza ta ondarea
herriz herri eta auzoz auzo
har dezagun adorea
"bakoitzak berea urratuaz
denon artean geurea"

bizirauteko indarra dugu
geronen baitan gordea.

Jexux Mari Irazu Muñoa

Gora

25. urteurrena

25 urte betetzen dituela eta aurten festak, ekimen ezberdinak antolatzen ari gara:

  • Urtarrilean: Irteera Andatzara, urtarrilaren 28an.

    Igeldoko Arrano etxean dauden hainbat hegazti askatuko dira.

    Gipuzkoako Animalia Basatien Aterpea

    1985. urtetik, Igeldoko bere etxean, Albisu sendiak lan bikaina egiten du basa animaliak sendatzen.
    Animaliak osatu eta berriro ingurune naturalera itzultzea dute helburu. Urtero 300 animalia inguru jasotzen dituzte eta %60a berriro askatzea lortu.

    Kronika

    Urtarriletik hasi gara Eskola Txikien Festaren 25. urteurrena ospatzen. Hilaren 28an, Andatzan bildu ginen hainbat eta hainbat familia eta, hodei ilunek euria ekarri baziguten ere, gutxienez paraje ederrak ikusten utzi ziguten, egin genuen mendi-bueltan.

    Gainera, paseotxoa amaituta, txorizo-bokata apartak zain genituen frontoian, Andatzako eskolako gurasoek prestatuta (eskerrik asko bene-benetan!).

    Ondoren, une zirraragarria bizi izan genuen hiru hegazti eder askatu genituenean: ikustekoak ziren umeen aurpegiak animalia haiek hain hurbil ikusita!

    Esandakoa, hotza eta euria izan arren, goiz ederra igaro genuen Andatzan, eta, eskerrik asko horregatik parte hartu zenuten guztioi eta, bereziki, gure eskerrik beroena Andatzako eskolako gurasoei.

    Karkara-n -Orioko eta Aiako orainkaria- argitaratutako artikulua

  • Otsailean: "Kaxa Ibiltaria" - eskutitza
  • Martxoan: Herri guztien batzar orokorra
  • Apirilean: Ikusi hemen: Jardunaldiak
  • Maiatzean: "25 urte 25 tontor"

    Zenbat mendi-tontor daude Gipuzkoan? Bada, horietako 25 okupatuta egongo dira, maiatzaren 5ean eta 6ean. Intxaurren, Ikaztegietakoak izango dira; Otsabion, Altzokoak; ereñozuarrak Onddin.

    Eskola Txikietako ikasleak, gurasoak, irakasleak zein herrikideak mendira igoko dira maiatzaren 5ean eta 6ean helburu jakin batekin: tontorrera iristea. Hori eginez, haien lehen festa ospatu zeneko 25. urteurrena ospatuko baitute.

    Lehen Eskola Txikietako Festa Bidegoianen ospatu zen, 1988an, eta “eskola txikiak bizirik” leloa izan zuen. Orain, 25 urte geroago, Larraulen ospatuko dute festa, ekainaren 3an, herriak eta eskolak elkarren beharra dutela aldarrikatzeko, biziraungo badute.

    Tontorrean argazkiak atera ondoren, webgunean zintzilikatuko ditugu, 25 tontorren argazkiak. Txikiak izan arren, handi sentituko gara, maiatzaren 5ean eta 6ean.

    Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik.

    Gora

    Eskola txikiak gailurrean

    25 argazki asko dira berri labur baten ondoan ipintzeko, baina horiexek azaltzen dute hobekien, asteburu honetan gure mendietan gertatu dena.

    Eskola Txikietako ume, guraso, irakasle zein herrikideek Euskal Herriko 25 tontor jendez jantzi dituzte, haien urteurrena dela eta. Euri-tantak zein eguzki-izpiak izan dituzte bidelagun, eta batzuekin zein besteekin pozik igo ziren haurrak -eta ez hain haurrak- eskutan pankartak zituztela.

    Aurten 25 urte beteko dira, lehen Eskola Txikien festa egin zela. Gurasoen Koordinakundeak eta Eskola Txikietako irakasleen koordinatzaileak ekimen ugari ari da antolatzen, 25 urteak ospatzeko, eta horietako bat zen “25 urte, 25 tontor” deiturikoa. Aurretik, Aiako Andatzan izan ziren hegaztiak askatzen, eta baita kutxa bidaiarian historia-zatiak gordetzen ere: altxorrez betetako kutxa horren bidaia zein ospakizunak Larraulen amaituko dira, datorren ekainaren 3an, Eskola Txikien festa handiarekin batera.

    Eskola Txikiak dira herri askorentzat, umeei eskola emateko toki bakarra, eta, beraz, herriko bizitza bermatuko duten esperantza. Eskerrik asko gailurra zapaltzen lagundu diguzuen ikasle, ikasle-ohi, guraso, irakasle, eskoletako langile, eta herrikide guzti-guztiei; eskerrik asko herri eta auzo txikiak bizirik mantentzen laguntzen duzuen guztiei.

  • Ekainean: Eskola txikien festa Larraulen
  • Udazkenean: Eskola ezberdinen artean mahai ingurua

Gora

Egitaraua eta triptikoa

triptikoa - nola iritsi - egitarauatriptikoa informazio gehiago Triptikoa handiagoa (pdf - 1.04MB)

Gora

Bisitaldia

triptikoa - nola iritsi - egitaraua

Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusia eta Zigor Etxeburua Euskara Zuzendaria Larraulen izan dira, herriko eskolaren egoeraren berri jakiteko.

Goizeko 10:00etan Larraulgo plazan egin diete harrera Xabier Mujika alkateak eta udal zinegotziek, Mikel Olano Eskola Txikien Koordinadorako lehendakariak eta Jexux Mari Irazu eta Estitxu Eizagirre Larraulgo Guraso Elkarteko kideek.

Argazkian aipatutakoak eskolako haurrekin eta irakasleekin.

Ikusi hemen prentsa dosierra.

Prentsa aurrean egindako adierazpenak, Larraulgo eskolako webgunean.

Gora

Dokumentalaren trailer

Maiatzaren 29an ESKOLA BIZIA, HERRI BIZIA dokumentalaren aurkezpena egin zen, hona hemen ekintzaren argazki bat; informazio gehiago Larraulgo eskolako webgunean.

triptikoa - nola iritsi - egitaraua

ESKOLA BIZIA, HERRI BIZIA - Dokumentalaren trailer - Estreinaldiak: Tolosan, ekainak 1, Leidor zinema aretoan, 19:00etan.
Larraulen, ekainak 3, Eskola Txikien Festan, 11:00etan eta 16:00etan.

Dokumental honek 8 eta 11 urte bitarteko ikastalde baten hiru hilabeteko jarraipena egiten du. Bertan, Gipuzkoako hainbat herri eta auzoetako irakasle, guraso eta udal ordezkarien bizipen, amets eta gogoeta jasotzen dira.

Dokumentalaren estrenaldiaren kartela:

Dokumentalaren estrenaldiaren kartela

Gora

Festako eguna

Ekainaren 3an Eskola Txikietako festa giro ederrean ospatu genuen. Hona hemen argazki batzuk, argazki gehiago eta kronika Larraulgo eskolako webgunean.

Gora

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari