Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

2011eko festa Abaltzisketan, ekainaren 12an

Abaltzisketako eskola txikiaren istorioa

Garai batean Abaltzisketan bazen eskola, baina 1975. urtean itxi egin zen.

1999ko irailean (99/00 ikasturtean) Abaltzisketako herriak berriro herriko haurren algarak entzuteko aukera izan zuen. Amezketako Zumadi Es kolaren ikasgela bat bezala ireki zen, haur hezkuntza mailakoa:

2000/2001 ikasturtean beste lau ikasle gehitu ziren.

2001/2002 ikasturtean berriz beste hiru haur eskolaratu ziren eta jangela zerbitzua eskaintzen hasi zen. Baina urte honetan Amezketara jeitsi behar izan zuten lehenengo mailako ikasketak burutzera.

Guraso eta batipat udalaren lanaren ondorioz, 2002/2003 ikasturtetik aurrera lehenengo mailako haurrek herrian bertan ikasten gelditzeko aukera lortu zen.

2003/2004 ko ikasturtean oraindik Amezketako Zumadi Eskolaren zati bat bezala izaten jarraitzen zuen 16 ikaslerekin eta bi Irakasleen ardurapean. Baina ikasturte honetan jakin zen hurrengo ikasturtean Abaltzisketak herri eskola berri bat izango zuela, hau da, 30 urte ondoren berriro Abaltzisketan herriko eskola irekiko zela. Benetan albiste zoragarria izan zen hau. Ikusia dago lan askoren poderioz eta guztion konpromezuarekin gauzak lortzen direla.

Beraz, 2004/2005 ikasturtean Abaltzisketako herriak “TXALBURU ESKOLA” izeneko eskola txiki bat lortu zuen. Haur Hezkuntza osoa eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila izango zituen, oraindik ez genuen Lehen Hezkuntza osoa. Hori aurrerago iritsiko zen.

2006. ko abenduaren 22 an, Abaltzisketako eskolako guraso, ikasle eta irakasleak Santo Tomás feria ospatzen ari ginen bitartean, eskolako gurasoen ordezkari bat, eskolako zuzendaria eta herriko alkatea, Donostian bilera garrantzitsu batean bilduak ziren. Ezin ahaztu bileratik bueltan agertu ziren une hura; Santo Tomás feriaren ospakizunari errematerik borobilena emateko berri zoragarri batekin agertu zitzaizkigun: TXALBURU ESKOLAK LEHEN HEZKUNTZA osoa, hau da; 6. mailararte, izateko baimena jaso zuen.

Beraz, orduz gero Abaltzisketan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza osoak ditugu. Eta, gaur egun, 2010-2011 ikasturte honetan, 4 gelatan banatuta dauden 37 ikasle dituen eskola bat dugu. Gela horiek honela banatuta ditugularik:

  • Haur hezkuntzako 2 eta 3 urtekoak: 6 ikasle:
    Maider (irakaslea), Eusko Kaminos, Julen Garmendia, Lur Intxaurburu, Alaitz Altuna, Ibai Areizaga, Pilar (irakaslea) eta Gorka Etxeberria.
  • Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak: 11 ikasle:
    Behean ezkerretik eskubira: Xabier Gorostidi, Elene Etxeberria, Urtzi Murua, Alvaro Mañoso, Eneritz Lasa eta Egoitz Altuna.
    Goian ezkerretik eskubira: Hegoa (irakaslea), Eneko Gorostidi, Ander Mujika, Xuban Seoane, Beñat Gorostidi eta Uxue Artola.
  • Lehen Hezkuntzako 1. ,2. eta 3. maila: 9 ikasle:
    Behean ezkerretik eskubira: Oier Areizaga, Igor Yugueros, Iker Murua, Sergio Mañoso, Asier Lopetedi, Aimar Artola.
    Goian ezkerretik eskubira: Nahikari Kaminos, Lurdes (irakaslea), Maddi Altuna eta Erika Gorostidi.
  • Lehen Hezkuntzako 4. , 5. eta 6. maila: 11 ikasle:
    Behean ezkerretik eskubira: Leire Etxeberria, Eneko Otamendi, Xiker Seoane, Aritz Murua eta Lierni Etxeberria.
    Goian ezkerretik eskubira: Belen Romero, Maitane (irakaslea), Lorea Senperena, Elixabet Lopetedi, Xabier Yugueros, Gaizka Mujika, Amaia Otamendi eta Gorka (irakaslea).

Jangela zerbitzua ere badugu, eta herriko Ostatu Tabernan egunero 16 ikaslek bazkaltzen dute.

Txalburu eskola sortu zen unetik hona beraz, bide luzea jorratu behar izan dugu. Bide honetan, gauza asko lortu ditugu eta gaur egun harro sentitu gaitezke daukagun guztiarengatik. Baina esan ohi den bezala, beti dago zer hobetua eta zer egina.

Gora

Txalburu eskola berriaren inaugurazioa

2.006 ko abenduan San Tomas eguna ospatzen ari ginela jaso genuen albistea Abaltzisketan 6. maila bitarte izango genituela gure haurrak ikasten eta bertako txokoak ezagutu eta gozatzeko aukera gehiago izango zutela.

Ordura bitarte ikasleak hiru geletan banaturik zeuden:

  • Txikiek: 9 haur, 2,3 eta 4 urtekoak → kultur etxeko gelan.
  • Ertainek: 8 haur, 5,6 eta 7 urtekoak → baita kultur etxeko beste gela batetan.
  • Handienak: 9 haur 8,9 eta 10 urtekoak → udaletxeko gela batetan.
  • Hurrengo kurtsoan hasteko beste 6 haur berri zeuden aurreikusita.

Eskola, Udala eta Gurasoak, pentsatzen eta aztertzen hasiak ziren ia denik nola moldatu eta egokitu Abaltzisketako haurrak 6. maila bitarte bertan egoteko ahal den egoera onenean.

Pentsamendu eta buelta askoren ondoren garai batean ere eskola izandako (Eskoletxe izenez herrian ezagutzen dena) etxea aztertzen hasi ziren. Garai batean ere eskola izandako etxea (orain ikasle diren guraso batzuek bertan ikasten ibilitakoak) azken denboraldian aterpetxe bezala funtzionatzen egon zena orain zerbitzurik ematen ez zuela zegoen.

Eskola bezala berriro irekitzeko moldaketa batzuek egin beharra zeuden baina Eskola, Hezkuntza eta Udalak moldaketa horiek aztertu eta onartutzat eman ondoren Txalburu Eskola bertan finkatzea erabaki zen.

Udalak hartu zuen gain bertako obren gastu guztia. Irakasle, Ikasle eta Gurasoek ere lan ugari egin behar izan zuten, lehen eskola zegoen lekutik beste leku berri batetara mugitu behar bai ziren tresna eta material ugari.

Hala eta guztiz ere, guztiak atsegin handiz parte hartu genuen ahal genuen moduan gure haurrek Abaltzisketan 6. maila bitarte egongo direlako eta gainera denak leku edo etxebizitza berberean eta ez leku desberdinetan banaturik.

07/08 kurtsoan hasiko ziren bertan lanean baina 06/07 kurtso bukaerarako guztia prestaturik eta amaiturik utzi nahi genuen. Txalburu Eskola berriaren inaugurazioa ere maiatzak 26 larunbatez egin zen. Maiatzean egitea erabaki zen batik bat Udalaren aldaketa egongo zelako ekainean eta ordura bitarte Udalean egon ziren alkate eta zinegotziak zirelako proiektu honetan lan egin zutenak guztia aurrera ateratzeko.

Beraz maiatzaren 26a larunbatez Txalburu Eskola berriaren inaugurazioa ospatu zen. Eguraldi goibela izan genuen baina festa giroa ez zuen okertu. Bertara jende ugari hurbildu zen: herriko jendea, Udaleko alkate eta zinegotziak, Irakasle, Ikasle, Guraso eta Hezkuntzaren ordezkaritza bezala Karmen Arberas eta Arantxa Laka etorri ziren. Jaiari hasera emateko eskolako ikasle zaharrenak ( Imanol, Ane eta Urkok) agurra dantzatu zuten. Ondoren 8, 9 eta 10 urteko ikasleak ( Imanol, Ane, Urko, Aitor, Alaitz, Mikel, Amaia, Elixabet eta Belenek) Alpargata dantza dantzatu zuten eta jarraian Eskolako gurasoak ateratako bi abesti abestu genituen.

Eskola berria ikusi ondoren Euskaldunen usarioari jarraituz hamaiketako batez jarraitu genuen ospatzen trikitilarien laguntzarekin.

Berriz ikusteko klik egin beheko aldean azaltzen den botoietan.

Picasa-n ikusteko klik egin irudiaren erdi aldean edota behean, izkinetan, azaltzen diren ikonoetan

Gora

Eskola berriaren inaugurazioaren iritziak

"Gero eta ikasle gehiago ginen Abaltzisketan, eta orain arte genuen eskolako eraikuntza, txikia geratu zitzaigun. Horrela izanik, 2007/2008 ikasturteko ikasleok eta gure zorionerako, eskola berria estreinatzeko aukera izan genuen.

Eskola honek hiru solairu ditu, eta bestea baino handiagoa da.

Lehenengo solairuan sarrera dago. Bertan, berokiak zintzilikatzen ditugu, eta frontoian jolasean ibiltzeko josailu batzuk jasotzen ditugu. Eskolako ohar orokorrentzat iragarki-taula handi bat ere badugu.

Bigarren solairuan, 2 ikasgela (batean L.H.-ko 1. , 2. eta 3. mailakoentzat eta bestea L.H.-ko 4. , 5. , eta 6. mailakoentzat ), ordenagailu gela, irakasle gela eta komonak ditugu.

Goiko solairuan, beste 2 ikasgela (batean H.H.-ko 2 eta 3 urteko haurrak ditugu eta bestean H.H.-ko 4 eta 5 urtekoak), psikomotrizitate gela, komona eta dutxak eta zuzendari gela.

"Horrelako eskola ederra izanik beraz, ikasle zaharrenei eskola berrira aldatzeak eta egoera berrira egokitzeak beraien barnean sortzen zien sentimendua azaltzeko eskatu zitzaien. Horrela bada, ondorenean datozen hauek ikasle horietako batzuen hainbat hausnarketa dira."

Eta honako hauek dira eskola berriari buruz ikasle batzuen iritziak (pdf - 160KB)

Gora

2008 – 2009 Lehenengo ikasleak Alegira

1.999. go urtean hasi ziren bertako ikasleak Abaltzisketako eskolan eta bertan iraun zuten L.H ko 6. maila bukatu arte, ondoren Alegiko eskolara jeitsiko zirelarik.

Hiru ziren beraiek: Ane, Imanol eta Urko. Orain dauden eskolatik aparte beste bi lekutan ere egon ziren ikasketak burutzen: Lehendabizi kultur- etxean, eta gero, leku gutxi zutenez , Udaletxeko gela batean. Urte guzti hauetan bizipen ugari pasa dituzte. Beraiek izan ziren eskolako zaharrenak eta ardura hori hartu izan zuten beti txikienekiko. Ondoren, beste etapa berri baten aurrean topatu ziren, baita gainditu ere.

Alegi aldean oso ondo moldatzen ari dira, lagun berriak egin dituzte, eskolan ere ondo moldatzen ari dira eta gustura daude.

2009 – 2010 BIGARREN IKASLEAK ALEGIRA

Kontuak kontu, iaz ere hiru ikasle agurtu beharrean aurkitu ginen, Aitor, Mikel eta Alaitz.

Handiak egin eta Alegira joateko garaia iritsi zitzaien. Ahaztu behar goizeko 8:00 arte lo egiteko aukera, eskola txikia...Abaltzisketako eskolan ikasitako eta bizitutako esperientzia guztiak motxilan hartu eta Alegiko eskolara.

Hauek ere bikain moldatzen ari dira, lagun berriak, eskolan ere ondo...oso gustura daude.

Gora

Apainketa

Urtero bezela Abenduan sartzearekin batera, hainbat ospakizunen prestaketan hasten gara hala nola: Santo Tomas peria, eguberrietako oporrak eta Olentzero ere bai.

Herriko Udaletxe azpian, jaiotzaren ondoan, Olentzero bere astoarekin zestoak opariz beteta dituela daukagu, egunak girotzen joateko.

Gora

Gabonetako saski eta afari zozketa

Urtero bezela aurten ere eguberrietako boletoak saltzen ibili gara Txalburu Eskolako guraso guztiok.

Boleto hauek eskolarako diru pixkat ateratzeko asmoarekin saltzen dira.

Gabonetako Saski eder bat eta Bi Lagunentzat Afaria zozketatzen da.

Gora

San Tomas Peria

2005 . go urtean hasi ginen herriko plazan San Tomás peria ospatzen eta hain polita atera zenez, jarraipena ematea pentsatu genuen. Beraz orain urtero ospatzen dugun festa eder bat dugu.

Plazaren buelta guztian mahaiak ipintzen ditugu mantelaz estalita, bertan era guztietako puestoak jartzeko: Ogi-Berri produktoak, Baserriko Produktoak,Tresna Zaharrak, Eskulanak, Gaztain Erreak, Txistorra...

Umeak ere errifak saltzen aritzen dira jende artean, Perian salgai dauden zenbait produktoen zozketa ere egiten bait dugu.

Azken finean, San Tomás Peria aitzakitzat hartuaz guk behintzat egun ederra igarotzen dugu guztiok elkarrekin.

Gora

Abenduak 24

Abenduak 24, eskean ibiltzeko eguna. Aurretik ensaio batzuk egiten ditugu, garraioa lortu eta hor hasten gara herri guztian kantari.

Aurreneko orduetan indarra izaten da bainan bukaera aldera bestaldekoa izaten da. Nekea, ahotsa falta eta urduritasuna, gauean Olentzero etorriko baita.

Gora

Olentzeroren bisita

Abenduak 21ean, inork espero ez genuen eta batipat gure haurrek espero ez zuten bisita zoragarri bat izan genuen gure eskolan; Olentzerorena alegia.

Gustura ziren gure haurrak atetik sartzen ikusi zutenean, gehienak behintzat, baita urduritasuna eta beldur puntua zuten beste batzuk ere.

Denak gela batetan elkartu eta Olentzerorekin berriketan jardun ginan, haurrek beraien eskutitzak eman zizkioten; argazkiak atera, goxokiak jaso eta Olentzerori abestu genion. Arratsalde zoragarria igaro ondoren, Olentzero agurtu genuen, ez lehenik, Gabon gauean gure etxeetatik bisitatxo bat egitea gogorazi gabe.

Gora

Iñauteriak Abaltzisketan

Tolosako Iñauteriak ailegatzean, Txalburu Eskola ere prest izaten da. 2006ko urtean Indioak azaldu ziren bere dantza eta abestiekin, hurrengo urteetan: Piratak, arrantzaleak, bikingoak eta pailasoak.

Denek oso gustura ibiltzen dira herrian zehar bere dantza eta abestiekin, azken ikasturtean, pailasoak etorri ziren eta frontoian zirko emanaldi bat eskeini ziguten, bai ederki... Zoriontzekoa.

Aurten berriz “Rockabilly” ugari izan ditugu Abaltzisketan, eta Elvis-en kantu batekin dantzatuz azaldu zaizkigu.

Hau da hau umorea!!

Gora

Egitaraua eta triptikoa

triptikoa nola iritsitriptikoa egitaraua Triptikoa handiagoa (pdf - 511KB)

Gora

Kanta

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari