Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

2008ko festa Zerainen, ekainaren 8an

Urtero bezala, aurten ere Eskola Txikietako Festa ospatuko dugu. Beti bezala ere, ekainaren bigarren igandearekin, aurten ekainak 8, egingo dugu. Animatu eta etor zaitezte gurekin ondo pasatzera!

Kamisetak

Jada kamisetak eskoleetatik pasa dira eta eskatzeko epea apirilaren 11ean bukatu zen. Eredu asko daude, oso politak! Orain eskatu ez duenak, festaren egunean erosteko aukera izango du, noski.

Gora

Egitaraua

10:00 ONGI ETORRIA PLAZAN
ABESTIAREN AURKEZPENA
10:45/ 13:30 TALDEKAKO JOKOAK
10:45ean
- 2 eta 3 urtekoak plazan
- 4, 5 urtekoak eta 1. mailakoak frontoian

12:00etan
- 2. mailatik 6.maila bitartekoak frontoian

ERAKUSKETA, PUZGARRIAK, ASTO-BUSAK, ANIMALIAK, KAZETARITZA TAILERRA, TIRO-LATA ETA TRIKITIXA.

BERTAKO MUSEOA ETA DIAPORAMA, KARTZELA ETA MEHATZAK BISITATZEKO AUKERA.
14:00 BAZKARIA FRONTOIAN
HAURREN JAIALDIA
16:00/ 18:00 ERAKUSKETA, PUZGARRIAK, ASTO-BUSAK, ANIMALIAK, KAZETARITZA TAILERRA, TIRO-LATA ETA TRIKITIXA.

BERTAKO MUSEOA ETA DIAPORAMA, KARTZELA ETA MEHATZAK BISITATZEKO AUKERA.
  16:30
TESTIGU ALDAKETA
PIRRITX ETA PORROTX
18:00 FESTAREN BUKAERA

Gora

Kanta

Hauxe da gure kanta:

Eskola txikiak
herri ta auzo,
geroaren bila
pausorikan pauso.


Batzuetan hobea
izatea txiki
Daviden historia
edozeinek daki.

Txepetxa bera ere
txorietan txikiena.
Polit askoa da
Inbidi(a)rik ez du(e)na.

Eskola txikiak
herri ta auzo,
geroaren bila
pausorikan pauso.


Baserri ta kaleak
denak loraturik,
eskola txikiak
badaude bizirik.

Denok elkar hartuta (elkarrekin)
dezagun kantatu
txikia ez dezaten
inoiz ezkutatu.

Eskola txikiak
herri ta auzo,
geroaren bila
pausorikan pauso.

Gora

Bazkaria


Bazkaria frontoian izango da eta 400 lagunentzako zerbitzatuko da, halako bazkariak antolatzen dituen Amundarainekin eta bere taldearekin hitzartuta dago bazkariaren antolaketa.
Eskoletara bidalitako informazioa:

Menuak eta prezioak

  • Helduentzat: 18,00 euro
  • Langostinoak eta itsaskiaz egindako paella
  • Entrekota perretxiko exotiko eta esne-gainez nahasia
  • Ijito Besoa
  • Sagardoa, urteko ardoa, ura, likoreak eta kafea.
  • Haurrentzat: 10,00 euro
  • Zerain-txiki Arroza
  • Solomoa plantxan patatekin
  • Izozkia

Zenbat heldu eta zenbat haur etorriko zareten aipatu beharko duzue maiatzaren 5etik maiatzaren 16ra bitartean.
Pilotalekuan 400 pertsonentzako dago lekua. Hau dela eta, eskaerak iristen diren ordenan onartuko dira.
Beraz, posta elektronikoz onartuta zaudetela konfirmatu arte ez sartu dirua kontuan.
Bazkarirako lekua duzuela konfirmatutakoan dirua sartu beharko duzue guk emandako kontuan.
Pilotalekuan sartzeko txartelak jaiaren egunean emango zaizkizue antolatu dugun kontsignan.


Eskaerak jasotzeko arduradunak:


zerain@eskolatxikiak.org (Mesedez posta elektronikoa erabili)
Aloña 671309698 (arratsaldez 15:00-20:00)

Beste jatetxe bat aukeratu nahi baduzue , herriko jatetxeen zerrenda eskaintzen dizuegu:

- Ostatu taberna: 943801799
- Oiharte Nekazal-etxea: 680171291

Beste aukera batzuk jaiaren eremuan:

- Mandioa Tabernan ogitartekoak egongo dira.
- Ostatu Tabernan ogitartekoak eta oilasko erreak egongo dira.
- Herriko plazan, pintxoak eta ogitartekoak eta edariak.

Etxetik ekarritako bazkaria jan ahal izateko mahaiak jarriko dira karpan.

Gora

Mapa

mapa

Hemen gaude.
Zerain  oso herri txikia denez aparkalekuak mugaturik ditugu, beraz aparkalekua ondoko herriko industriagunean izango da. Festara etorriko diren guztiei zera eskatzen diegu, ahal duten guziek autobusa erabil dezaten festara etortzeko.
Zerain herriari buruz web orrian sartu.

Gora

Prentsa

Maiatzaren 17an "berria" egunkariak, honako artikulu hau argitaratu zuen:

Gora

logo ehigelogo baikara© Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari