Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfestatopaketak
aurkezpenaharremanakbeste batzuk

2001ko festa Angiozaren

Eskola oihua nahi dugu piztu.
Etor zaitezte, guztiok elkartu.
Hezkuntzaren deia nahi dugu zabaldu,
aurten Angiozarrera zatozte, animatu!

Mende berrian sartu gara jada,
ta bizirik sendo jarraitzen dugu.
Ametsak egi bihurtzeko garaia da,
segi daigun elkarrekin lanean alajaina!

Eskola txiki-txikiak
herri bizi-biziak (Bis)
guztion elkar lana(re)kin
euskal giroan haziak.

Eskola txikia auzo lanean,
alde on bat baino gehiago ditu.
Txikiak garela jakin badakigu,
baina txikitasun honek handi egiten gaitu.

Itsasoetan eragin nahi dugu
bertoko tantaka handien gisan,
kolorezko olatuen parte izan,
errotaren gurpil honek biratzen jarrai dezan.

Gora

logo ehigelogo baikaracopyright © 2008 Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari