
Asmakizun
Oro ttipiak dira,
ateak, ordea, beti
zabalik dirau
nornahi sar baledi.
Urrutitxo daude
aldapan gora, gaitz
umeek hauk gabe
ezin egon, maiz.
Umea bere inguruan hezi
inor baztertu gabe
beste tokitn haina ikasi
astirik bada jolasteko ere.
Gaztelura hurbilduz, gaur
zerbait aldarrikatu nahi
bat, bi, hiru eta lau
dena, ordea, ez dugu jai.
Zer den asmatu duzun hori,
zatoz gurekin,
bultzaiozu eskolari.