Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfestatopaketak
aurkezpenaharremanakbeste batzuk

1989ko festa Berastegin

Pena haundi bat ba da
gure bihotzean
gure eskolak jartzen
dituzte atzean
nortasuna ez ba da
galdu nahi etxean
eskola bat behar da
herri bakoitzean

Eskola haundiek dute
indar nabarmena
han biltzen ari zaigu
jenderik gehiena
herrian sortzea da
beharrezkoena
nork bere etxea du
eskolik onena

Eskola haundienak
joanik aurrera
gelditu al litzezke
txikiak atzera
gu hori sinisteko
txoroak ez gera
len ere herri txikitan
gorde da Euskera

Gora

logo ehigelogo baikaracopyright © 2008 Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari