SARRERA
|
Telefonoa eta helbideak
Juan XXIII eskola Lizartza herrian dago kokaturik. Herri honetako eskola bakarra denez herriko haur gehienak bertan gelditzen dira. Lizartzatarrez gain,urte batzuk badira, 4 km-tara dagoen Orexako haurrak gure eskolara etortzen hasi zirenetik.
Lizartza herrian 600 bat biztanle bizi dira eta Tolosako hego ekialdean kokatzen da Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan. Iruñeako errepidearen bi aldetara lerrokatzen diren kale-etxe eta han hemen banatzen diren baserri batzuek osatzen dute. Herriko erdigunean,eliza eta plazaren inguruan, kokatzen da gure eskola.
Zer eskaintzen du gure eskolak? -D ereduko eskola. Irakaskuntza eta harremanak euskaraz. -Eskola eleanitza. Ingelera goiztiarra . -Giro lasaia eta atsegina. -Talde txikiak. Banakako heziketa. Ikasleen arteko elkarreragina bultzatuko duena. -Hezkuntza eguneratua.Teknologi berriak. -Guraso-irakasle-ikasleen arteko hurbiltasuna. -Herrian txertatua. Herriko ekintzetan parte hartzaile zuzena. -Euskal kulturaren sustatzailea. Zerbitzuak: -Jangela. -Eskolaz kanpoko ekintzak: ludoteka, bertsolaritza...
|