Ikasteari buruz sakontzen

Ikastea konplexua bezain anitza den prozesua da. Ikasle bakoitzak bere estrategia propioak ditu gaitasunak garatzeko, abilezietan trebatzeko eta jakintza ezberdinak barneratzeko. Prozesu horretan biziko dituen interakzio ezberdinen eraginez, ikasle bakoitzak bere ikas prozesua bizi beharko du. Beraz, ikaste prozesu hauek ulertzeko ahaleginak egin behar ditugu ikasleei euren ibilbidean geroz eta gehiago eta geroz eta hobeto lagundu ahal izateko.