Ikaslea da gure begiradaren fokuan dagoena

Gure printzipio nagusia da Eskola Publikoak izanik “Guztion Eskola” izan behar dugula, guztiontzat, batez ere, ikasle guztientzako ona izan behar duela gure eskoletako bakoitzak. Horregatik, Eskola Komunitatea osatzen dugun guztion begirada ikaslearengan zentratu nahi dugu, nobanakoarengan, talde barruko partaide den bakoitzarengan. Beraz, ikuspegia, nolabait, talde barruko pertsona bakoitza banan banan behatzeko helburua jarri behar dugu gure pentsamenduan.

Honi esker, uste dugu, lortu dezakegula gure eskola bakoitza, ikasle guztientzat ona izatea, etortzen diren ikasle guztiek ahalik eta garapenik handiena eta onena egin ahal izatea, izan ere, gai gara ulertzeko norbanako bakoitzak behar indibidual propioak dituela, eta gure zeregina bakoitzari behar duen hori ematea dela, bere garapen prozesuan aurrera egiteko behar duen hori, hain zuzen ere.

Horretarako, ezinbestekoa izango da gure eskoletan eskaintzen diren aukeren aniztasuna areagotzea, adierazteko modu guztiak kontuan hartzea, eta ikasle bakoitza ondoen moldatzen den adierazteko lengoaia hori beste edozein adierazpideren parean jartzea. Horrela lortuko baitugu, ikasle bakoitzaren garapen emozionala, intelektuala, soziala eta fisikoa ahalik eta gehien eta ahalik eta ondoen garatzea.