Herriari begiratzen diogun eskolak gara

Beharrezkoa da markatu ditugun helburuak betetzeko herriari begiratzea, non gabiltzan eta non gauden ulertzea, eta geure ikasleak non bizi diren, nongoak diren, bizi diren leku horrek eurengan duen eragina behatzea, aztertzea eta ulertzea. Hori eginez, pentsatzen dugu, haur bakoitzari ematen diogun hezkuntza eskaintza hobea izango dela; hobeto iritsiko gara behar duen hori ematera, baldin eta, bere bizilekua, ingurua, inguru horretako pentsaerak, bizipenak eta sinismenak ulertzen baditugu. Azken finean, eskola dagoen herri horri  begiratzea hori dela uste dugu.