Guztion eskola

Guztion eskola gure eskolaren printzipio nagusia da. Gure lan egiteko era eraiki behar du eta berau lortzea eskolaren helburu nagusia izango da datozen urteetan.

Beraz, gure eskolan ez da inolako bazterkeriarik onartuko  eta ezberdintasunak ezberdintasun gizarte elkarguneak sortzeko helburuz arituko gara.

Hori horrela, beharrezkoa izango da gure eskolara datozen ikasle guzti guztiek euren garapen afektibo, sozial, intelektual eta fisikoak ahalik eta gehien garatzeko moduko bideak aurkitzea. Gaitasun hauen garapena ikasleen zoriontasunerako bidetzat ikusten dugu. Garrantzitsua da norbanako bakoitzak arrakasta izatea, bizitzako alor guztietan dituen indarguneak areagotuz eta dituen ahulguneak gutxituz edo onartuz.

Horregatik, gure eskolak  ikasleen aniztasuna aberastasun gisa bizi du, umeek adierazteko erabili ditzaketen lengoaia guztiak maila berean onartzen, baloratzen eta aprobetxatzen  ditu, ikasleen interesak asetzen laguntzen du, ikasleen izaera errespetatzen du, arrazoi anitzen ondorioz sortutako ezberdintasunak konpentsatzen ditu.

Konpentsazioaren bide honetan garrantzitsua izango da ikasle guztiei gizartean parte hartze aktibo bat izateko beharrezkoak izango dituzten oinarri kulturalak ematea. Gure eskolan zuzenean arduratu nahi dugu gure gizartearen errealitatean bizitzeko eta parte hartzeko beharrezkoak diren oinarri kulturalekin. Horregatik, gure ardurapean hartzen ditugu ikasleen garapenean oinarri kultural gisan definitu ditugun ondoko elementuak: …

“Guztion eskola”, ordea,  subjektu askoz osatua dago. Eskolan parte hartzen dugun guztion interakzioa aberasgarria dela pentsatuz, komunitate guztiaren elkarrekintza bideratuko duen antolaketa bat egitea hobetsi dugu, eskola ireki eta parte hartzailea eratuz. Herri eskola bat izanik, herriarekin eta herritarrekin batera jardun nahi dugu ikasleen garapen pertsonalean ahalik eta aurrerapen handienak egin asmoz eta haurrek euren bizitza aski asebetetzeko beharrizanak eman nahirik.