Ideia nagusiak

Eskola Txikien identitatearen bila hasi nahi dugu, beraz. Baina, bide horretan itsuan abiatu ordez, nahiago dugu ideia nagusien inguruko hausnarketatik abiatzea. Hona gure norabidea gidatzeko erabiliko ditugun sei ideia edo printzipio nagusi:

  • “Guztion eskola” printzipioa da gure zutabe nagusia.
  • Aniztasuna aberastasuna dela pentsatzen dugu.
  • Ikasle jarri nahi dugu gure begiraden fokuaren erdi erdian.
  • Ikasle guztiak irakasle guztionak izatea nahi dugu.
  • Herriko eskola txikiak garela pentsatzen eta sentitzen dugu.
  • Herriari begiratzen diogun eskolak izan nahi dugu.

Hauek, beraz, Eskola Txikien Hezkuntza ikuspegi berria moldeatuko duten ideia nagusiak.