Gure printzipio, balore eta nortasun ezaugarriak

Printzipioak eta baloreak 

  • Guztion eskola:

Gure eskolaren printzipio nagusia da. Gure lan egiteko era eraiki behar du eta berau lortzea eskolaren helburu nagusia izango da datozen urteetan. Printzipio honekin  ikasle bakoitzak dituen adierazteko modu ezberdin orori bide ematea bermatu nahi da, bakoitzari bere lekua aurkitzeko aukera emanaz.  Beraz, gure eskolan ez da inolako bazterkeriarik onartuko  eta ezberdintasunak ezberdintasun gizarte elkarguneak sortzeko helburuz arituko gara.

  • Umeen zoriontasuna eta garapen osoa, integrala oinarri:

Hori horrela, beharrezkoa izango da gure eskolara datozen ikasle guzti guztiek euren garapen afektibo, sozial, intelektual eta fisikoak ahalik eta gehien garatzeko moduko bideak aurkitzea. Gaitasun hauen garapena ikasleen zoriontasunerako bidetzat ikusten dugu. Garrantzitsua da norbanako bakoitzak arrakasta izatea, bizitzako alor guztietan dituen indarguneak areagotuz eta dituen ahulguneak gutxituz edo onartuz.

  • Gure eskolako aniztasuna aberastasuna da:

Gure eskolak  ikasleen aniztasuna aberastasun gisa bizi du, umeek adierazteko erabili ditzaketen lengoaia guztiak maila berean onartzen, baloratzen eta aprobetxatzen  ditu, ikasleen interesak asetzen laguntzen du, ikasleen izaera errespetatzen du, arrazoi anitzen ondorioz sortutako ezberdintasunak konpentsatzen ditu.

  • Eskola publikoa eskola konpentsatorioa da:

Konpentsazioaren bide honetan garrantzitsua izango da ikasle guztiei gizartean parte hartze aktibo bat izateko beharrezkoak izango dituzten oinarri kulturalak ematea. Gure eskolan zuzenean arduratu nahi dugu oinarri kulturalekin. Horregatik, gure ardurapean hartzen ditugu ikasleen garapenean oinarri kultural gisan definitu ditugun ondoko elementuak:

  • Pentsamendu kritikoa
  • Irakurketa/idazketa
  • Hizkuntzak
  • Oreka emozionala
  • Matematikarako gaitasunak
  • Autonomia
  • Baliabide kultural eta emozionalak eskaintzea
  • Teknologia
  • Gaitasunak orokorrean

 

  • Eskola Komunitatearekin batera:

“Guztion eskola”, ordea,  subjektu askoz osatua dago. Eskolan parte hartzen dugun guztion interakzioa aberasgarria dela pentsatuz, komunitate guztiaren elkarrekintza bideratuko duen antolaketa bat egitea hobetsi dugu, eskola ireki eta parte hartzailea eratuz. Herri eskola bat izanik, herriarekin eta herritarrekin batera jardun nahi dugu ikasleen garapen pertsonalean ahalik eta aurrerapen handienak egin asmoz eta haurrek euren bizitza aski asebetetzeko beharrizanak eman nahirik.

Nortasun ezaugarriak

  • Eskola publiko eta euskalduna.
  • Adin ezberdinetako ikasleen bateratzeak egiten dira, etapa zein ziklo arteko taldekatzeak ere bai, lan zein laguntza hartu eman bereziak sortzen dira, eta guzti horrek gureak bezalako eskolak ezohiko bihurtzen ditu. Gure geletako adin aniztasuna aberastasun iturri bezala kontsideratzen dugu. Honi esker, aniztasuna, malgutasuna, “tempo” ezberdinak… naturalak dira gure ikasle eta irakasleentzat.
  • Gure eskolek paretetatik kanpora leudeken beste sistemekin etengabeko kontaktuan egon behar dute, familiak, herri erakundeak, elkarte eta hezkuntza ez formalean eragin dezaketen talde ezberdinekin hartu eman eta elkarlanean arituz. Eskolaren ingurune hurbila hezkuntza baliabide esanguratsuena izango da.
  • “Eskola txikiak, oraindik orain, leku atsegin bat direla uste dugu, jendeak elkar ezagutzeko  lekua, elkarrekiko ardura eta kezkarako aukera ematen dutenak, eztabaidarako parada eta ikasleak ezagutzeko aukera baliatzen dutenak” (C. Freinet).
  • Gure eskoletako ikasle eta irakasleek herri edo auzo horren pertenentzia (atxikimendu eta herriaren ezagutza ona bat izatea ikasleengana ondo heltzea errazagoa eta hobea izan dadin) edo parte-hartze sentimendu indartsua lortzea dugu helburuetako bat.
  • Konstruktibismoa da gure eguneroko jardunaren oinarri psikopedagogikoaren markoa. Gure ikasleek beren aurre ezagupenetatik abiatu eta une oro eraikitzen dute ezagutza esanguratsua.
  • Hezkuntza inklusiboa jarrera bat da eta modu horretan bizi dugu.
  • Eskola Txikietan ikasle guztiak irakasle guztionak direla sentitzen dugu eta euren garapenarekin konprometituak sentitzen gara irakasle guztiok ikasleak eskolan sartzen direnetik amaitu artean.