Prestakuntza eta berrikuntza

Etengabe berritzeko eta prestatzeko jarrera beharrezkoa izango dugu datozen urteetan. Erronka berria, kezkak eta hobetzeko alderdiak lantzeko helburuz, prestakuntza modu ezberdinak bultzatuko ditugu.

  • Eskolako barne hausnarketan eta elkarrizketan oinarritutako formazioa.
    • Banakako auto formazioa.
    • Klaustro mailakoak (adituen laguntzaz, talde hausnarketak bultzatuz …)
  • Eskola Txikion arteko komunikazio eta koordinaziotik sortutako formazioa
    • Geure arteko hausnarketak eta egiteko moduak konpartituz.
    • Formazio saio bereziak, hitzaldiak … antolatuz.
  • Berritzegunearen eskaintza aprobetxatuz:
    • Mintegiak, hitzaldiak…
  • Gurasoentzako formazioa antolatuz:
    • Talde hausnarketa eta elkarrizketa bultzatuz.
    • Guraso eskolak, formazio saioak, hitzaldiak … antolatuz.