Hizkuntzen erabilera eta tratamendua

 

Gure eskolak euskaran ardaztutako hiztun eleaniztunak formatu nahi ditu, hau da, euskara ezagutu eta erabiliko duten pertsonak eta kontaktuko hizkuntzez gain atzerriko hizkuntza batean, beharrezko ezagutza eta erabilera egiteko gai direnak.

Horretarako ezinbestekoa ikusten dugu eskolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak bilduko dituen eta haien trataerari koherentzia emango dion HIZKUNTZA PROIEKTUA jarraitzea.