Ebaluazioa

Gure eskola “guztion eskola” izatera heltzeko oinarrizko tresnetako bat da ebaluazioa. Nagusiki, ikasleen ikaste prozesuaren erregulaziorako erabiliko dugu, baita, ikaste irakaste prozesua hobetzeko ere, eta noski, ikaslea ikaste prozesuaren zein fasetan dagoen jakiteko lagungarri izango zaigu.

Ebaluazioaren helburu nagusiak

  • Ikasleen ikaste prozesua erregulatzea
    • Zein laguntza behar duen jakitea
    • Ikasteko erabiltzen dituen estrategiak aprobetxatzea
    • Irakasleon laguntza umearen beharretara egokitzea
  • Ikaste irakaste prozesua hobetzea
    • Eskolan erabiltzen diren lan dinamikak ume guztien beharretara egokitzea
    • Ikasleen aniztasuna garapen pertsonal zein kolektiborako aprobetxatzea
  • Ikaslea ikaste prozesuaren zein fasetan dagoen jakitea
    • Umeen ezagutza on bat lortzea
    • Aurrera egiteko behar dituen laguntzak ezagutzea
    • Bakoitzaren garapen erritmoa errespetatzea …

Ebaluazioaren ezaugarriak

Gure eskolan garatuko den ebaluazioak ondoko ezaugarriak bete beharko ditu:

  • Ikaste prozesuaren oinarrizko osagai izatea
  • Pertsonalizatua izatea
  • Inklusiboa izatea
  • Ikaslearen gaitasunak (eta zailtasunak) azaleratzeko gai izatea
  • Anitza izatea eta aniztasuna indartzeko bide izatea
  • Ikaslearen eta irakaslearen arteko interakzioan egindakoa izatea

Ebaluazio prozesurako hainbat estrategia

  • Etengabeko behaketa eta ikusitakoaren erregistroa
    • Behaketarako ebaluazio irizpideak adostuta eta ikastetxeko curriculum proiektuan jasota daude
    • Informazioaren erregistrorako tresnak adostu eta ikastetxeko curriculum proiektuan jasota daude
    • Irakasleon arteko koordinazioa bultzatuko duten estrategiak adostuta ditugu (dokumentu konpartituak, bilerak eta hauen maiztasuna, bilera horietako lan dinamika …)
  • Ikasle guztien espedientea sortu eta erabiltzea ikasturtez ikasturte
    • Espedientea osatzeko ebaluazio irizpideak adostu eta ikastetxeko curriculum proiektuan jasota daude
    • Jaso behar dena ere adostu eta ikastetxeko curriculum proiektuan jasota daude (dokumentuak, ikasleen ahoz adierazitakoaren transkripzioak, argazkiak, bideoak …)
  • Auto-ebaluaziorako eta ko-ebaluaziorako estrategiak erabiltzea ikasturtez ikasturte.
  • Irakasleok geure jardunaren ebaluazioa egiteko estrategiak erabiltzen ditugu.

Informazio gehiago ebaluazioaren inguruan.