6. helburua lortzeko bideak

Hauxe da Hezkuntza Proiektuan zehazten den helburua:

  • Egungo gizarte errealitateari erantzuteko eta gizarte aldaketa bultzatzeko beharrezkoak direla deritzogun zenbait balore etiko demokratiko indartzeko estrategiak herri osoan zabaltzeko bideak aurkitzea.
    • Generoen arteko desoreka baztertuz eta hezkidetza eta berdintasunezko jarreren inguruan sentsibilizatuz, pentsatuz eta aldatzeko ekimenak eginez.
    • Kultur aniztasuna aberastasun moduan biziz.
    • Gatazken konponbiderako eta elkarbizitza sustatzeko estrategiekin jarraituz.
    • Orain artean eskolan bultzatu ditugun jasangarritasunaren aldeko jarrerak bultzatzen jarraituz eta estrategia eta proposamen berriak gauzatuz gure ingurumenaren mantenurako eta babeserako.
    • Ezberdintasun sozial eta ekonomikoek sor ditzaketen egoerei aurre egiteko estrategiak eta ekintzak pentsatuz eta gauzatuz.

________________________________________________________________

Lortzeko bideak

2 taldetan sailkatu ditugu bide horiek: antolaketari dagozkion aukerak eta ekintzak.

  • Antolaketari dagozkion aukerak:
    • Asanbladak antolatzea eta ordutegi barnean sistematizatzea.
    • Gatazken konponbidean ikasle nagusienei protagonismoa ematea eta ardura eta konpromiso berezia eskatzea eskolan gertatzen diren gatazka ezberdinen konponbidearekiko.
    • Edozein gai delarik ere, egingo dugun formazioa, hitzaldiak, ideien elkartrukea … gurasoekin konpartitzea, hausnartzea eta elkarrekin norabide berdina adostea.
    • Generoari lotuta:
      • Aldaketak bultzatzerako orduan kontuan hartzea eremuak banaka aztertu behar direla eta sartutako edo planteatutako aldaketak ere eremu horretarako izan behar direla (adibidez, lehenengoa patioa aztertzea, egoeraren diagnostikoa egitea, aldaketak bultzatzea eta ebaluatzea. Hori behar bezala antolatua dagoenean, beste eremu batekin hastea).
      • Edozein ekintzaren antolaketa egiten dugunean, bi generoen parte hartzea bermatzea, eta hori bereziki zaintzea.
    • Kultur aniztasunari lotuta:
      • Kultur guztietako familiek gelan tokia egitea, gonbidatzea, ezagutzea, errespetatzea. Egoera hauek gure proiektuak aberasteko erabiltzea eta aprobetxatzea.
    • Jasangarritasunari lotuta:
      • Ikasleei ardurak ematea: zabor bilketarenak, energia aurreztearenak, jangelako hondakinena …
    • Ezberdintasun sozial eta ekonomikoei lotuta:
      • Egon daitezkeen ezberdintasunak ahalik eta azkarren detektatzeko behatzeko irizpide zehatzak aztertuz, neurri zehatzak adostea irakasle taldean eta hutsune horiek konpentsatzeko neurriak hartzea.
    • Tresnak eta dokumentu baliagarriak:
      • Gatazkei aurre egiteko moduak erraztuko dizkigun bizikidetza dokumentu osatua izatea eskolan. Urteroko errebisioa antolatzea egutegian, bai ikasleekin irakasleak errebisioaren gidari direlarik, eta baita irakasleon klaustroan ere.