5. helburua lortzeko bideak

Hauxe da Hezkuntza Proiektuan zehazten den helburua:

  • Eskolan eta herrian bertan ditugun euskal -kultur, -ondare eta -jakinduria, eta espazioak bere osotasunean aprobetxatzea, batez ere, ikasle guztiek izan ditzaketen adierazteko modu anitz guztiei bide eman ahal izateko.
    • Euskara eta euskal kulturaren erabilera, maitasuna, errespetua eta garrantzia indartzeko estrategiak bultzatzen jarraituz.
    • Herria eta eskola gure ikasleen ikaste beharretarako aprobetxatuz, ikasleen ikaste prozesua espazio errealetan gerta dadin.
    • Hormetatik kanpo ikasteko aukera ematen duen antolaketa bultzatuz.

________________________________________________________________

Lortzeko bideak

2 taldetan sailkatu ditugu bide horiek: antolaketari dagozkion aukerak eta ekintzak.

  • Antolaketari dagozkion aukerak:
    • Herriko espazio ezberdinak eskola ordutegiaren edota egutegiaren barnean erabiltzea:
      • Liburutegia, irakurtzeko.
      • Herriko elkartea, sukalderako.
      • Jubilatuen elkartea, jubilatuekin elkarlanean eta jakinduria elkartrukatzen aritzeko.
      • Gazteak elkartzen diren lekua, tailerrak egiteko.
      • Udaletxeko leku ezberdinak.
      • Herriko industriguneak.
      • Kultur etxea.
      • Familien baserriak.
    • Curriculumaren antolaketa egiten dugunean, gaien aukeraketa egitean, bertakoari garrantzia ematea, gertutasunaren eragina eta esangura kontuan hartzea:
      • Elikaduraren inguruan bertakoari garrantzia ematea.
      • Kultur ondare ezberdinen garrantzia ematea (euskal dantzak, kondairak, herrietako istorioak, arkitektura, artea …)
    • Herrian azoka egiten baldin bada, bertara joatea.
  • Tresnak eta dokumentu baliagarriak:
    • Herriko ondarearen erregistroa egiteko txantiloi bat osatzea.
  • Ekintzak:
    • Herriko edo Euskal Herriko Kultur ondarea belaunaldiz belaunaldi transmititzeko aiton amonak eskolara ekartzea:
      • Euskal dantzak.
      • Taloak egitea.
      • Lanbideak.
      • Kondairak.
    • Euskararen transmisiorako garrantzitsuak izango diren ekintzak antolatzea:
      • Herriko toponimiaren ikerketa (auzoen izenak, abizenak, etxeen izenak …)
      • Abesti klasikoen transmisiorako ekintza (kantu saioak antolatzea …)
      • Herriko euskalkian sorturiko produkzioei ere lekua egitea.
    • Udalari egin behar zaizkion eskaerak umeen eskuetatik irtetea.