4. helburua lortzeko bideak

Hauxe da Hezkuntza Proiektuan zehazten den helburua:

  • Irakasleen arteko kooperazioa eta interakzioa, eta nola ez ikasleen artekoa, aberastu dadin, geletako ateak zabaltzea eta ikastalde ezberdinen arteko interakzio eta kooperaziorako beharrak sortzea, ikasturtean zehar egiten diren lan dinamikak edota proiektuak konpartituz.
    • Ikasle guztiak irakasle guztionak izateko moduko estrategiak, antolaketa eta ekintzak pentsatuz, gauzatuz eta lortu diren emaitzak aztertuz.
    • Espazio fisikoa norberarena egiteko aukera eskainiz, denok gustura egon ahal izan gaitezen eta eskola toki atsegin moduan senti dezagun.
    • Bakoitzaren ezagutzetatik abiatuz, sormena eta esperimentazioa medio, ikasle eta irakasle guztiek euren gaitasunak ahalik eta gehien garatuz eta aprobetxatuz.

________________________________________________________________

Lortzeko bideak

3 taldetan sailkatu ditugu bide horiek: antolaketari dagozkion aukerak, tresna eta dokumentu baliagarriak eta ekintzak.

  • Antolaketari dagozkion aukerak:
    • Irakasleen koordinazio orduak antolatzea.
    • Jolas orduetan irakasle guztiok ateratzea ikasle guztiekin batera.
    • Ebaluazio saioetan irakasle guztiok aritzea.
    • Saio tutorizatuak antolatzea.
    • Adin aniztasuna areagotuko duten tailerrak antolatzea eta ordutegiaren barnean finkatzea.
    • Egindako lanak aurkezteko tarte berezi bat izatea ordutegian.
    • Gela edo espazio berdinean bi irakasle elkartzea, askotan bi ikastalde elkartuz, baina, baita ikastalde bakarrarekin ere.
    • Proiektuak, gaiak … ikastetxe osoan lantzea elkarrekiko lotura egitea errazagoa izan dadin.
    • Hausnarketarako denbora eskaini.
    • Irakasleon arteko saio tutorizatuak.
  • Tresnak eta dokumentu baliagarriak:
  • Ekintzak:
    • Ikaskuntza Kooperatiboko dinamikak eta egiturak antolatzea.
    • Jolas kooperatiboak jolas orduetan egitea.