3. helburua lortzeko bideak

Hauxe da Hezkuntza Proiektuan zehazten den helburua: 

  • Eskolak markatu dituen printzipioak jarraituz, irakasle guztiontzat esanguratsuak eta lagungarriak izango diren etengabeko hausnarketa eta formazio moduak pentsatzea eta antolatzea eskolan bertan eta bertako kideen artean, eskola ezberdinen artean edota kanpoko adituen laguntzaz.
    • Irakasle taldeak formatzeko, berritzeko eta eraldatzeko grina izanez, eta horretarako irakasleen interesak, ilusioa eta parte hartzea sustatuz.
    • Lan talde eraginkorra lortzen dugun edo ez aztertuz eta baloratuz.
    • Irakasleen arteko harreman egokiak bultzatzen direla ziurtatuz eta lan giro aproposa izateko bideak bilatuz, guztiok partaide senti gaitezen, bakoitzak beretik emateko aukera izan dezan.

________________________________________________________________

Lortzeko bideak

2 taldetan sailkatu ditugu bide horiek: antolaketari dagozkion aukerak eta tresna eta dokumentu baliagarriak.

  • Antolaketari dagozkion aukerak:
    • Ordutegian hausnarketa pedagogikorako izango dugun tartea finkatzea: curriculumaren antolaketaren nondik norakoei buruz hitz egiteko, baita, curriculumaren antolaketa horrekin ikasleen garapena zer nolakoa den behatzeko eta aztertzeko ere.
    • Irakasle etorri berriei denbora eskaini hasierako prozesuan, irakasle laguntzailearen figura sortu eta erabili.
    • Irakasleriaren iritziak jasotzeko eta erabakiak hartzeko orduan parte hartzea ahalbidetzeko teknika bereziak erabiltzea: hitz egiteko txanda guztiei ematea, paperean iritzi ezberdinak jasotzeko aukera eskaintzea …
    • Eskolako erabakiak era adostuan/demokratikoan hartzea
    • Eskolan egon daitezkeen ardurak modu orekatuan banatzea eta betetzea, eskolaren parte senti arazteko, baita norbera baliagarria eta baloratua sentitzeko.
    • Interesgarria izan daiteke ikasleen ekoizpenak konpartitzea.
  • Tresnak eta dokumentu baliagarriak: