2. helburua lortzeko bideak

Hauxe da Hezkuntza Proiektuan zehazten den  helburua:

  • Eskola Komunitatean (ikasle, irakasle, guraso eta herritar) komunikazioa, interakzioa, konfiantza eta heziketa ikuspegiaren koherentzia areagotzea.
    • Eskola elkarlanean eta konfiantzan egiten dugun proiektua dela harrotasunez sentituz.
    • Guraso eta herritarrak eskolarekin gustura sentituz, partaide izanaz, harremanak sendotuz eta eskolak bultzatzen duen ikas prozesuan parte hartzaile aktibo direla sentituz.
    • Guraso eta irakasleen arteko konfiantza, komunikazioa eta errespetua lortzeko erabiltzen ditugun ekintzekin jarraituz eta berri batzuk pentsatuz eta erabiliz.

________________________________________________________________

Lortzeko bideak

3 taldetan sailkatu ditugu bide horiek: antolaketari dagozkion aukerak, tresna eta dokumentu baliagarriak eta ekintzak.

  • Antolaketari dagozkion aukerak:
    • Egoera zailen aurrean gaudenean, gurasoak enpatiaz ENTZUN behar ditugu, eta beharrezko denbora hartu erantzunak emateko, beharrezkoa baldin bada bilera egun berriak adostuz.
    • Egiten ditugun ekintza eta lan bereziak erakusteko ahalegin berezia egin, erakutsiko duguna benetan esanguratsua izan dadin.
    • Bigarren Hezkuntzako irakasleekin eta ikastetxeekin egiten diren koordinazioen inguruko informazio eta antolakuntza gurasoei azaldu, bai egitearen arrazoiak, bai transmititzen eta jasotzen dugun informazioaren nolakotasuna.
    • Egiten diren ekintza ezberdinetara herritarrak gonbidatu: euskararen eguna, danborrada, inauteriak …
    • Ikasturtean zehar gurasoekin egiten diren bileretan (orokorretan zein banakakoetan) saiakera berezia egitea gauzatzen ari garen lanak curriculum ofizialarekin nola lotzen diren ulertarazteko.
    • Ikasturte hasierako bileren aurretik guraso bileretan landu nahiko liratekeen gaiak aztertzeko iradokizunen kutxa jartzea eskolan, honela, irakasleok aurreikusten ez ditugun gaiak atera daitezke eta gurasoen zalantzak argitzeko bidea izan daiteke.
    • Proiektuak, gaien trataera, lan ildo nagusia … azaltzeko egiten diren bilerak hiruhilean behin egitea komenigarria ikusten da, batez ere, egingo den lanak curriculum ofizialarekin lotura nola egiten dugun azaltzeko.
  • Tresna eta dokumentu baliagarriak
  • Ekintzak:
    • Herrian zehar, herriko ohiturei lotuta egin daitezkeen ekintza ezberdinak antolatu: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Santa Ageda bezpera, inauteriak …
    • Familiekin ekintza ezberdinak antolatu elkarlanean: gabon aurreko ekintzaren bat, ikasturte amaierako festa …
    • Herritarrak aditu moduan eskolara ekartzea lantzen ari garenarekin bat etorriz.
    • Ikasle ohiak eskolara ekartzea Bigarren Hezkuntzara bizi izan duten trantsizioaz hitz egitera.
    • Bigarren Hezkuntzara joango diren ikasleak bailarako elkartzeko esfortzuak egitea, institutura elkarrekin joango direla aurreikusita.
    • Aiton amonentzako kantuak, antzerkiak … prestatzea eta eurentzako bereziki antolatutako ekintzaren bat edo beste izatea.
    • Ikasturte amaieran egiten den emanaldia herritar ororentzat irekia izatea.
    • Tertulia dialogikoak antolatzea guraso eta irakasleek parte hartzeko, betiere, hausnarketarako foro eraikitzailea izateko helburuarekin (aldez aurretik, gaietan sakontzeko bideoak ikusi edota testu bat irakurri …).