1go helburua lortzeko bideak

Hauxe da Hezkuntza Proiektuan zehazten den helburua:

  • Gure Eskolen printzipioetako bat ikasleen zoriontasuna izanik, euren ongizate emozionala garatzeko eta neurtzeko estrategiak zehaztea eta egunerokotasunean erabiltzea:
    • Ikasle guztiak eskolara lasai eta gustura datozen aztertuz eta bakoitzak berea duen bikaintasuna aurkitzen duen behatuz.
    • Irakasleekiko dituzten harremanak konfiantzazkoak eta hurbilak izatea bermatzeko ikasleen ingurune hurbila ezagutuz eta baloratuz.
    • Ikasle guztien gaitasunen garapena bermatuz eta aintzakotzat hartuak senti daitezen, euren nahiak, gustuak, beharrak eta afizioak entzunez edota euren adierazteko modu desberdinei adi egonez.

________________________________________________________________

Hona hemen, helburu hori lortzeko bide posible batzuk:

3 taldetan sailkatu ditugu bide horiek: antolaketari dagozkion aukerak, tresna eta dokumentu baliagarriak eta ekintzak.

  • Antolaketari dagozkion aukerak:
    • Gurasoei eta ikasleen ingurukoei eskola zabalik, irekita mantentzea aukera ona dela pentsatu dugu, batez ere, gurasoek eta umeen ingurukoek lasai adierazi ahal izan dezaten adierazi behar dutena.
    • Irakasleok goizean eskolarako sarrera zaintzeko ardura berezia izan behar dugu. Ikasleen etorrera nolakoa den zaindu, behatu eta aztertu behar dugu, eta gainera, gertatzen denarekin erne egon behar dugu, ikasle ezberdinek izan ditzaketen beharrak antzeman ahal izateko.
    • Goizetako sarrera lasaitasunez eta modu atsegin eta erosoan egin ahal izatea oztopatzen du zenbati kasutan ikasle kopuru handia izateak. Horren aurrean aukera izan daiteke ikasleen sarrera orduak aldatzea (adibidez, txikienak handienak baino 15 minutu geroxeago sartzea).
    • Eskolako espazio ezberdinetan adierazteko modu desberdinak erabiltzeko aukera ematea ikasleen (txokoak, gune berriak …).
    • Talde berdinean bi irakaslerekin egoteko eta aritzeko aukera eskaintzea ikasleen, eta hori modu egokian garatzeko moduko antolaketa bultzatzea eta bermatzea.
    • Egokitzapen ona egitea, haurren beharretara ondo egokituko dena, malgua.
    • Eskolako irteeran ere gurasoei denbora eskaintzea eguna zer moduz joande azaltzeko.
  • Tresna eta dokumentu baliagarriak:
  • Ekintzak:
    • Gurasoak edota ikasleen gertukoak gonbidatzea eskolara, betiere, egiteko eskatuko diegun hori zainduz eta ahalik eta aniztasun gehiena izatea bermatuz.
    • Ikaslea nola dagoen jakiteari denbora tarte bat eskaintzea.