Gipuzkoako Eskola Txikiak
koordinakundeaeskolakfesta
aurkezpenaharremanakekimenak

Zuhaitz Landaketa 2014

2014/04/11.
Martxoaren 29an, Eskola Txikiak Ner-Groupekin -gizartearekiko konpromiso taldea- batera, baso autoktonoak berreskuratzeko helburuarekin, Zeraingo minen ondoko lur sail batean 500 zuhaitz autoktono landatu genituen: pago, gaztainondo, lizar, agin eta gorostiak.

Zuhaitz hauek landatu nahi dira bertakoak izanik ingurune honetara hobeto egokitzen direlako eta estetikoki ere egokiagoak direlako.

Eta lanaren ondoren... hamaiketako ederra paraje polit horretan. Honen adierazgarri, ondorengo argazkiak:

Gora

Francesco Tonucciren hitzaldiak

2014/01/15.
Eskola Txikietako irakasleek, Hezkuntza Sailaren, Berritzegune Nagusiaren eta EHUko Estitxu Aberasturiren laguntzaz, Francesco Tonucciren bi hitzaldi antolatu dituzte urtarrilaren 27 eta 28rako. Donostiako irakasleen unibertsitate eskolan izango dira bi hitzaldiak, 17:30etik 19:30era.
Hitzaldietan parte hartzeko lekua mugatua da. Eskola Txikietan dabiltzan irakasleek dute lehentasuna, eta hortik aurrera, beste hainbat irakasleek eta hezkuntza munduari lotuta dauden beste hainbat pertsonak ere parte hartzeko aukera izango dute.
Hala ere, unibertsitateak bi hitzaldiak streaming bidez zuzenean etxetik ikusteko aukera zabalduko du. Hona hemen emanaldia ikusteko esteka: http://ehutb.ehu.es/1katea

Informazio gehiagorako jarri zaitezte harremanetan Mikel Goñikin tel. 943 37 70 09 - irakasleak@eskolatxikiak.org

Gora

zuhaitzak landatzen Ereñotzun

2013/03/27.
Martxoaren 24an, Eskola Txikiak Ner-Groupekin -gizartearekiko konpromiso taldea- batera, Baso autoktonoak berreskuratzea batetik eta landa eremuko baloreak trasnmititzearen helburuarekin bestetik, Ereñotzuko lur sail publiko batean 600 zuhaitz autoktono landatu genituen: pago, gaztainondo, lizar etab.
Eta lanaren ondoren... hamaiketako ederra paraje zoragarri batean, eguzkia lagun! Honen adierazgarri, ondorengo argazkiak:

Gora

Iñaki Epelde

2013/03/22.
Iñaki Epelde artista tolosarra marxoaren 16an hil zen. Berak egin zituen Eskola Txikietako Festetarako lehenengo hiru kartelak eta beti egon da prest guri laguntzeko. Eskerrik asko, Iñaki!...

Gora

Ikastaroa Fraisoron

2013/01/22.
Zizurkilgo Fraisoro nekazal eskolan irakasleentzat bereziki antolaturiko Ikastaro teoriko eta praktikoa baratze bat jartzeko eman beharreko pausoei buruz: orientazioa, teknikak, baliabideak…

  • Datak: hilabetean behineko (otsaila-ekaina) saioak izango dira astearte arratsaldetan
    • Otsailak 19
    • Martxoak 5
    • Apirilak 9
    • Maiatzak 7
    • Ekainak 4
  • Ordutegia: 15:00-19:00 bitartean,
  • Iraupena: 20 ordu
  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Ikasle kopurua: 20 gehienez

Ikastaroan parte hartzeko, harremanetan jarri helbide honen bitartez: fpefraisoro@hazi.es

Gora

logo ehigelogo baikara© 2008 - 2011 Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea logo eskola txikiaklogo bai euskarari